XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Informazioa garatzeko, beste diapositiba bat gehiago sartuko dugu: gure hirugarrena izango da eta organigrama baten bidez adieraziko dugu informazio hori.

Kasu honetan Organigrama aukera hartuko dugu formatutzat informazioa adierazteko.

Insertar aukerako Diapositiva nueva hautatuz gero, berriro elkarrizketaren bidez programak lagunduko digu zein formatutako diapositiba sartu nahi dugun eskatuz.

Agertzen den elkarrizketa-koadroan Organigrama formatua hautatu ondoren, Aceptar botoia sakatuko dugu.

Txantiloian zenbait aldaketa egin behar dugu informazioa gure erara egokitzeko.

Bi eskualde agertzen dira gure informazioa txertatzeko.

Lehehengoan diapositibaren titulua aldatzeko eskualdea dago. Klik eginez eta nahi dugun testu-mota hautatuz, testua idatziko dugu.

Txantiloiko titulua ordezkatu behar dugu. Ondoren klik bitan egingo dugu irudiaren eskualdean organigramaren ediziorako pantailan sartzeko.

Bigarren eskualdean klik bitan eginez organigramaren edizio-pantailan kokatuko gara, gure irudia eraikitzeko.

Hona hemen organigramaren edizio-pantaila.

Organigramaren edizio pantaila.

Ikusten denez, berak ere txantiloi bat agertzen du, testua ordezkatuz guretzat balio dezakeen organigrama lortzeko.

Zenbait aldaketa egin ondoren, honelako itxura lor dezakegu: